Skip to content

UES.cat l Unió Excursionista de Sabadell

Eines
Wide screen resolution Auto adjust screen size Increase font size Decrease font size Default font size default color
Sou aquí: Inici / Notícies
Sabadell ko Ibiltari Elkartaren (S.I.E.) Zuzendariko Batzaren Agurketa PDF Imprimir a/e

Sabadell-eko Ibiltari Elkartea ibilaldi praktikaren sustaketa eta oro har mendian egiten diren kirol ororen edota gure herrialdeak berezkoa duen kulturaren sustaketa helburu bezala dituen elkartea da. 

Etekin ekonomikorik bilatzen ez duen erakunde gisa, SIE-k ibilaldiak, konferentziak, hitzaldiak, irteera dibulgatiboak, heziketa kurtsuak, mendiko liburutegi zerbitzua...antolatzen ditu, dena bere bazkideentzat,  erakundearen arima bizia direnentzat. Jarduera hauetan ere, bazkide ez den jendeak hartu dezake parte, nahiz eta partehartzaile guztiak bazkide izatea gomendatzen ditugun. Bazkidea da erakundea mantentzen eta hazten laguntzen duen gizabanakoa eta hortaz erakundearen altxor preziatuena. 

SIE sekzio ezberdinetan  antolaturik dago,non horietako bakoitzak izendatzen duen aktibitateak eramaten ditu aurrera. Sekzio kulturalak, edota kirol sekzioak daude, edota mendi eskola bat eta liburutegi bat ere. Baita ere, gure bazkideek Pere-Carme aterpetxeaz goza dezakete Molinako eski estazioan oso prezio erakargarritan. Mendiko materialaren alokairua ere gure bazkideentzat beste abantailetako bat da. 

Sekzio ezberdinen izenak web orrialde honetan bertan aurki ditzakezu, hala nola, astero –astero egiten diren ekintzak ere. 

Sekzio ezberdinez gain, SIE eta berau osatzen duten pertsona kantitatea kontutan hartuta, talde ezberdinak daude mendi ekintzak antolatzen dituztenak zeinetara batu zaitezkeen ere. 

Bi hilero behin, bazkideak etxean jasotzen du orri berriemaile bat, aurreikusitako ekintza guztiekin eta urtean hirutan ere bazkideek liburuxka zoragarria jasoko dute. 

Gainera ibiltari elkarte baten partaide bezala, Kataluniako federakuntzako ibiltari elkarteen txartela lortu dezakezu, zeinak asegurantzen zaituen mendi kirolak egiteko edota mundu osoko mendi aterpetxetan beherapenak lortzeko. 

SIE-ko kide bezala, 1970, 1998, 1999, 2001 eta 2007 urteetako sabadellgo kirol entitate azpimarragarrienaren parte izan denaren kide izango zara. Baita ere 8000 metrotik gorako; Shisha Pagma, Cho-Oyu, Manaslú, Gasherbrum II eta Dhaulagri bezalako gailurretara heldu den elkartearen parte izango zara. Baita ere, espeleologikoki -1000metrotara heldu den entitatearen parte izango zara, Goufre Berger en jaitsiera hain zuzen.  Edota Calgary, Nagano eta Lillehamer-go joko olinpikoetan, iraupen- eski modalitatean eskiatzaile bat eduki duen entitatearen parte izango zara.      

Sardanak Molan bezalako aktibitate sustraidun eta tradizionalak - 50 edizio baina gehiagorekin- Erregularitatearen gaztetxoen martxa- 40 baina edizio gehiagorekin- eta Ronda Vallesana- dagoeneko 30 edizioekin-, asko eta garrantzitsuak dira gure klubarentzat eta atzerrira proiektatzen gaituztenak. 

2600 baina bazkide gehiagorekin, SIE-a Kataluniako hirugarren Ibiltari elkartea da. 

Lerro hauetatik, animatu nahiko zinduket gure lokala bisitatzera non mendiarekin, kulturarekin edo ta  naturarekin zerikusia duen edozer aurki dezakezun... bertan taberna eta guztiz hurrengo irteera antolatzeko leku egokia aurkitu dezakezu. 

Astelehenetik ostiralera aurkituko gaitzakezu 18:30 –etatik 22:00 etara Salut kaleko 14-16 an Sabadelleko erdigunean, non beso irekiekin onartuko zaitugun. 

Sabadell-eko Ibiltari elkarte

aIbiltariak 1908-tik.

 

 

euskera.jpg castella.jpg frances.gif angles.jpg

Calendari d'activitats

Febrer 2010 Març 2010 Abril 2010
di di di di di di di
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30 31

Butlletí electrònic

Subscriu-te ara al butlletí electrònic de la UES.






Sindicació